Bizkaiko ortuariak

Busturiko tomatea

Busturiko eskegitzeko tomatea Busturiko eta eskualdeko ekoizle txikiek landatu izan duten tomate mota da. Eskegita gordetzen da. Gorri kolore motela eta distiragabea du, baina moztean kolore bizia hartzen du.

UrduÒako agrazoia

Urduñako agrazoia

Arantzadun fruta txiki bat da agrazoia. Iberiar penintsula iparraldean garrantzi handia izan du historikoki, baina gaur egun ia desagertuta dago. Salbuespena Urduñako baserriak dira: oraindik ere ikus daitezke, kolore berdekoak.

Elorrioko porrua

Gutxienez azken ehun urteetan Durangaldean mantendu den porru mota bat da Elorrioko porrua. Beste porru mota batzuk baino zapore handiagokoa da. Saldak egiteko erabiltzen da; bereziki, porrusalda. Lurretik kanpo geratzen den porruaren partea berde-horixka kolorekoa izan ohi da. Ondo jasaten du hotza, baina ez beroa. Udazkenean eta neguan biltzen da.

ZALLAKO TIPULA MOREA

Zallako tipula morea

Gozoa eta zaporetsua da Zallako tipula morea. Beste tipula mota batzuen aldean, oso suabea da. Hestebeteetarako erabili izan da historikoki; batez ere, Enkarterriko buzkantzak egiteko. Entsaladan jateko edo erregosietarako ere oso aproposa da. Iraileko ilbeheran ereiten da, otsailetik maiatzera landatu, eta uztailean eta abuztuan bildu.

Mungiako indaba

Gerezi kolore ilunekoa eta ertzean marra zuri bat duena: halakoak dira Mungiako indabaren bi motak: gorakoa eta behekoa. Gorakoa handixeagoa da, eta giltzurrunen forma du. Berezia da Mungian gorako indaba ereiteko modua ere: herriko arto motarekin batera ereiten dute. Artoaren landareak txikiak dira, baina indaba landareari gora egiteko behar bestekoak. Bi landareek elkarri laguntzen diote. XVIII. mendeko agirietan dago jasota indaba honen erabilera.

Nabarnizko arbitxoa

Bizkaiko ortuetako produkturik zaharrenetakoa da arbia. Nabarnizen eta Busturialdean mendeetan gorde dute euren arbitxo mota. 1864an Juan Eustaquio Delas historialariak idatzi zuen Nabarnizko arbitxoak “guztiz finak eta oso gozoak” zirela, “jatetxeetako sukaldarien artean fama handikoak”.

Zallako baba txikiak

Zallako baba txikiak mendeetako historia du, baina ia desagertzeko zorian egon da, ekoizle bakarra izatera heldu ondoren. Gaur egun, berreskuratzen ari da. Zapore finekoa da, eta goi mailako sukaldaritzan oso estimatua.

DERIOKO ZERBA TXIKIA

Derioko zerba txikia

Derioko zerba txikiak hosto horixkak eta oso zabalak ditu, beste zerba mota batzuekin alderatuta. Zapore gozoa du, baina kutsu mingotsa ere badu. Martxotik irailera ereiten da; hostokako bilketa apiriletik irailera bitartean egiten da. Landareak hamabost hilabete iraun ditzake hostoak ekoizten.