Emakumeen Eguna

Emakumeen egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriz herri. Martxoaren 8ko batzuk daude hemen.

Arratia

18:30. Arratiako herri guztietan egin dute elkarretaratzerako deia: Arantzazu, Artea, Areatza, Bedia, Dima eta Zeanuriko herriko plazetan; Lemoako Plaza Gorrian eta Igorreko kultur etxean.

Bermeo

18:00. Goiko Plazatik, lau zutabetan abiatuko dira olatu hormaraino. Zapiak eramateko eskatu dute. Segurtasun distantziak mantentzeko erabiliko dituzte.

Bilbo

11:00. Elkarretaratzea atzerritarren bulegoaren aurrean.

12:00. Elkarretaratzea udaletxearen aurrean.

13:00. Elkarretaratzea Euskadi plazan.

19:00. Manifestazioa, Jesusen Bihotzetik, Sistema arrazista arrakalatu lelopean.

Elorrio

18:00. Herritarrek eta ikasleek egindako bideoaren ikuskizuna, udaletxeko atarian.

Ondarroa

19:00. Elkarretaratzea, Alamedan.

Zamudio

19:00. Manifestazioa, Leizaola plazatik. Mezu feministako banderatxoak banatuko dituzte aurreko egunetan.