Gorlizko Troka Abenturak ateak itxiko ditu

Hogeita bi urtez martxan egon da Gorlizko Troka Abentura enpresak, baina itxi egingo du. Pandemiaren ondorioz hamar hilabetez geldirik egon ostean, izandako galerak ekonomikoek haien jarduna bertan behera uztera behartuta ikusi direla jakinarazi dute.

Ekintza turistikoak, multiabentura jarduerak eta udalekuak ziren enpresaren ardatza. Herrian egiten zituzten ekintzak, eta gaztetxoentzako udalekua ere kudeatzen zuten. Troka enpresako kideek azaldu dute proiektu berriak garatzeko asmoa dutela aurrerantzean, baina Gorliztik kanpo izan beharko direla adierazi dute.