Meatzaldeko aratusteak, Internetez

Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak meategietako aratuste tradizionala berreskuratu zuen, eta, besteak beste, meatzariei kalte egiten zien Bizkarbatza izeneko pertsonaia atera dute kalera azken urteetan. Aurten, pandemia dela eta, ezin izan dute kalejirarik antolatu. Hala ere, Internet bidez aratusteak bizirik mantentzeko ahalegina egin dute egunotan. Bihar, taldearen Youtube kanalean, 12:00etan, Mozorroen atzetik ikus-entzunezkoa eta berbaldia eskainiko ditu Patxi Labordak.