Literatura eta Ondarea programa Euskal Herria Museoan

Euskaraz irakurtzeko zaletasuna berpiztu eta euskal ondareari buruzko solasaldiak sortzeko, Literatura eta Ondarea programa abiatu du Euskal Herria Museoak. Arduradunek adierazi dutenez, euskarazko literatura oso lotuta dago Euskal Herriko historiari, ohiturei, sinesmenei, lekuei eta jendeari. Horregatik, dinamika interesgarria izatea espero dute.

Hurrengo saioa martxoaren 11n izango da, 17:30ean, eta Toti Martinez de Lezea idazlearen Urak dakarrena liburua izango dute hizpide. Hala, ekainera arte, hilean behin batuko dira museoan literaturaz hitz egiteko. Aurreratu dutenez, kasu berezietan, lanen egileek ere parte hartuko dute topaketan.