Tunelaren ordez, garraio publikoa eskatu dute

Ehunen bat lagun Bizkaiko zubiaren oinetan elkartu ziren joan den zapatuan, Getxon, Itsasadar azpiko autobideari ez lelopean. “Pobrezia handitzen ari den honetan, ez da onartzekoa 400 milioi kostatuko den tunel bat egitea”, ohartarazi zuten.

Kolektibo horien arabera, diputazioak “ibilgailuen erabilera sustatzen duten azpiegituren eredu zaharkituari” eusten dio. Tunelaren ordez, Bilbo eta Getxo artean bidegorri bat egiteko eskatu zuten, baita garraio publikoa indartzeko ere.