BABES NEURRIAK

6/2019 legeak aztarna arkeologikoak zaintzeko hiru babes neurri aurreikusten ditu.

Balizko babes guneak

Behin-behineko babesa. Adituek badakite eremu horietan zerbait badagoela edo egon daitekeela, baina ez dago erabateko segurtasunik. Izan daiteke toponimo adierazgarri bat dagoelako, ezusteko aurkikuntza bat egon delako edo zerbaiti buruzko berri zaharrak daudelako. Hala ere, adituek ez dakite aztarna horietatik zerbait geratzen den, nola dauden edota informazioa benetakoa den. Lege figura horrek behin-behineko babesa ematen dio, aztarnategia eta duen garrantzia zenbaterainokoa den argitu arte.

Babes ertaina

Kasuz kasu aztertu. Aztarnategia dagoela argi dagoen kasuetan, bi aukera daude: babes ertaina edo babes berezia. Kasuz kasu aztertzen dira esku hartzeko aukerak.

Babes berezia

Oso elementu bereziak. Babes berezia duten ondareak oso elementu bereziak dira. Hori dela eta, legeak ezaugarri bereziak ezartzen ditu. Ezarrita dago horietan zer egin daitekeen eta zer ez.