LIBURU AURKEZPENAK

Mendiari lotutako gaiak lantzen dituzten liburuak aurkezteko agertokia ere izango da jaialdia. Horrez gain, WOP saria Baltistan fundazioari emango diote, Pakistango Karakorum mendilerroan egiten duen lana aitortzeko.

‘Iñurrategi anaiak, mendiari bihotz emanak’

Komikia. Felix eta Alberto Iñurrategi anaien mendi ibilbidea jaso du lan horrek. Felixen heriotzaren 20. urteurrenaren harira osatu dute Ramon Olasagastik eta Cesar Llagunok.

‘Cuanto es mucho tiempo. Retazos del camino’

Juanjo Sansebastianen eskutik. Juanjo Sansebastian mendizalearen bilakaera jaso du protagonistak berak. Hainbat hedabidetan argitaratutako artikuluak, gutunak, gordetako testuak eta barrua hustuta ateratakoak jaso ditu. Iraganera begira jarri da orainalditik.

‘Las aventuras de Iñaki en Himalaya’

Ipuina. Iñaki Otxoa de Olza mendizalea hobeto ezagutzeko ipuina ondu du Elena Sagaseta idazleak. Himalaia mendiarekiko zuen lotura erakusten du lanak.