Euskaraz bizi nahi dutenen martxa, gaur

BILBO. Euskaraldia amaitzearekin batera, Bilboko Deustu aldeko Berbaizu euskara elkarteak manifestazioa deitu du gaurko. Euskaraz bizitzeko duten nahia aldarrikatuko dute, eta horretarako neurriak eskatu. 19:30ean abiatuko dira, Botikazarretik.