ESTREINALDI BATZUK

‘A Thousand Ways To Kiss The Ground’

'A THOUSAND WAYS TO KISS THE GROUND'

Hena Taylorren eskutik. Asko dira mendian bizia galdu duten atletak. Heriotza horiek gertukoengan izan duten eraginari eta sortu duten minari buruz ari da filma. Depresioaz, mediarekiko mendekotasunaz edota arriskuez hitz egingo dute protagonistek. Mendiaren kulturan mina barneratzea gero eta onartuago dagoela erakutsiko dute.

‘Hera’s Angels’

Dirfys, Evia

 

Constantine Papanicolaou da zuzendaria. Ski touring eta splitboarding jarduerak edonoren esku daudela eta Grezia horretarako leku egokia dela erakutsiko dute hiru lagunek. Praktika horrek elkartu zituen Andriana, Eirini eta Maria. Olymposen gailurretik abiatu eta Dirfys mendian bukatuko duten ibilbidearen kontakizuna egiten du filmak.

‘Byc kobieta W Himalajach’

'TO BE A WOMAN IN THE HIMALAYAS'

Elisa Kubarskaren eskutik. Emakumeak Himalaiako ibilbidearen lehen lerroan ikusarazten ditu lanak. Mendiak denak egiten dituela berdin ikusaraziko du filmak.

‘Valhalla cielo de roca’

'VALHALLA CIELO DE ROCA'

David Lopez, Kartel Downsbrough, Esteban Lahoz eta Sergi Laorreren eskutik. Txinako Getuko arku erraldoian ireki duten Valhalla bidea era askean eskalatzeko proiektua da. Edu Marin, haren aita Francisco eta anaia Alex dira protagonistak.