Ikuskizunak

‘Antologia’
'Antologia'
Konpainia. Jordi Beltran (Herrialde Katalanak).
Sinopsia. Oinarrian kabareta duen ikuskizuna da. Louis Armstrong, Dali, Pau Casals, Pep Bou eta Toti Tipon pailazoa agertuko dira, xaboi burbuilen antzeko unibertso hauskor batean.
Norentzat. 4 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Hitzik gabea.

‘Kotondarrak’
Konpainia. Anita Maravillas eta Portal (Euskal Herria).
Sinopsia. Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da aukera berrien bila. Hiriko argien eta lantegiko makinen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak izango dituzte.
Norentzat. 4 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Euskaraz.

‘Conservando memoria’
'Conservando memoria'
Konpainia. El Patio (Errioxa,
Espainia).
Sinopsia. Izaskun Fernandez aktore eta ikuskizunaren zuzendarikidearen aitona- amonen omenez egina dago. Egileak bere oroimenaz hitz egingo du pipergorri, gatz eta azukre potoak zabaltzen dituen bitartean.
Norentzat. 16 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Gaztelaniaz.

‘Bi ipuinak’
Konpainia. Tiratafloja (Euskal Herria).
Sinopsia. Ipuin bi dira. Martin txiki eta Basajaun da lehena: kontakizun mitologikoa gizakiak nekazaritza nola ikasi zuen kontatzen duena. Zalduna izan nahi zuen printzesa da bigarrena.
Norentzat. 4 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Euskaraz.

‘Eden’
Konpania. Arriera (Euskal Herria).
Sinopsia. Eden mundu berriren sorkuntzako bulegoa da, eta paradisu asmatuak diseinatzeko eta eraikitzeko eskaerak jasotzen dira.
Norentzat. 6 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Hitzik gabea.

‘Andre eta Dorine’
Konpainia. Kulunka (Euskal Herria).
Sinopsia. Egongela txiki batean, idazmakinaren teklen tipi-tapak eta biolontxeloaren notak nahasten dira. Andre eta Dorine dira, adineko andre bikote berezia. Haiekin batera, oroimenean bidaia hastera doa.
Norentzat. 6 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Hitzik gabea.

‘Variations’
'Variations'
Konpainia. Di Filippo Marionette (Italia).
Sinopsia. Ikuskizun dinamikoa, dibertigarria eta poetikoa da,
bai publiko gaztea bai heldua liluratuko duena. Proto da protagonista, aukera anitzeko txotxongiloa.
Norentzat. 4 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Hitzik gabea.

‘El patito feo’
'El patito feo'
Konpainia. La Puntual (Herrialde Katalanak).
Sinopsia. Ahatetxoak berebiziko abentura hasi nahi du. Bizitza latza baina alaia du. Marrazkietan islatuko da, eta urtaroak, basoko animaliak eta paisaia ezinezkoak ageriko dira.
Norentzat. 2 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Gaztelaniaz.

‘La fábula de la raposa’
Konpainia. Los titiriteoros de Binefar. (Aragoi, Espainia).
Sinopsia. Aitona baten istorioa kontatzen du fabulak. Pirinioetako herri bateko azkeneko biztanlea da, eta azeri batekin duen harremana da istorioaren ardatza, nahiz eta azeria gizakiak naturarekin duen harremanaren metafora izan.
Norentzat. 4 urtetik gorakoak.
Hizkuntza. Euskaraz (hitz gutxi).

‘Gaia Baba’
Konpainia. The Moving Compass (Galizia).
Sinopsia. Manolo zabor eta txatarra artean bizi da. Bere erratzaren laguntzarekin, garbitzearen dantza sortuko du, eta hondakinak eskobatzen saiatuko da, baina beti itzuliko zaizkio.
Norentzat. Adin guztietakoak.
Hizkuntza. Hitzik gabea.