Zerbitzu publikoak babesteko eskean

Zerbitzu publikoak babesteko eskean

Hainbat eragile ari dira mobilizatzen Lurgorriko zentroko senideekin batera. Astelehenean hainbat herritarrek elkarretaratzea egin zuten egoitzaren aurrean, LABek deituta —argazkian—. Sistema publikoa defendatzeko eskatu zuten. ELA, UGT, CC OO eta SATSEk itxiera salatuko dute gaur, 12:00etan, Bilbon, Foru Jauregiaren aurrean. Salatu dute Aldundiak egoitzan 325.000 euro inbertitu ostean, esku pribatuetan utziko duela.