OHOREZKO MIKELDIAK

Jean-Pierre eta Luc Dardenne

JEAN-PIERRE ETA LUC DARDENNE

Zinemagile belgikarrak. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiei emango die lehenengo Ohorezko Mikeldi saria. Zinemagile belgikarrak Europako zinema sozialaren ahotsik sendoenak eta ezagunenak direla sinetsita daude antolatzaileak. Sari horren bidez, Zinebik aitortza egin nahi dio “zinemaren historia berrian izan diren filmografia zorrotz eta koherenteenetako bati”. Dokumentalekin abiatu zuten ibilbidea bi anaiek, baina fikziora ere jo zuten gero. La Promesse lanak egin zituen ezagun.

Ana Murugarren

ANA MURUGARREN

Aitortza zinemarik hurbilenean ari direnei. Dokumentala eta fikzioa landu ditu. Besteak beste, El precio de la libertad zuzendu zuen.

Eugenia Salaberri

EUGENIA SALAVERRI

Saria bertako profesionalei. Hainbat lanetan kolaboratu du: besteak beste, Alaba zintzoa, Txarriboda, Calor… y celos, Marujas asesinas eta Locos por el sexo.