Bilboko Udalak inbaditzaileak landatu ditu

Elkarrekin Podemosen Bilboko udal taldeak salatu du hiriko udalak landare espezie inbaditzaileak erabiltzen dituela lorategietan, apaingarri gisa. Hain zuzen ere, Zarando etorbideko lorategiari egin dio aipamena Elkarrekin Podemosek. Azaldu duenez, Pennisetum setaceum espezieko zenbait landare jarri ditu udalak. Espezie inbaditzaile eta exotiko bat da.

Hori dela eta, landare horiek kentzeko mozio bat aurkeztu dute. Horrekin batera, ikerketa bat martxan jartzeko eskatu dute, halako beste kasu batzuk identifikatzeko eta beste espezie batzuekin ordeztu ahal izateko.