Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021era atzeratu dute

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak iragarri du datorren urtera atzeratuko duela Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Orain hasi eta abendura bitartean jokatzekoak ziren. Udabarria Bertsotan sailkapen fasea bukatuta, dagoeneko erabakita dago txapelketan zer bertsolari lehiatuko diren.

Alde batetik, 2018ko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan. Bestetik, kanporaketetan zuzenean sartzeko aukera daukate 2018an finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek. Azkenik, Udabarria Bertsotan-etik 27 bertsolari sailkatu dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetarako.