SOS Gaztelugatxek Patronatua nahi du ingurua babesteko

Bizkaiko Foru Aldundiak ez du behin-behineko aparkalekurik eraikiko Gaztelugatxera joan ohi diren bisitarientzat. SOS Gaztelugatxe plataformak “pozik” hartu du erabakia. Ondo deritzo bisitari kopurua mugatzeari eta garraio publikoa indartzeko erabakiari. Baina ohartarazi du diputazioaren jokabideak ez duela asebete. “Aldundiaren proiektuak lege aldetik arazo edo tranpa asko zeuzkan, eta aldundiak horiek argitu beharra dauka. Ez zuten egin nahi ingurumen inpaktuaren azterketarik. Eta aldundiak ez dauka baliabide naturalak ordenatzeko planik”, ohartarazi dute.

Gaztelugatxeko biotopoa babesteko premia dagoela ohartarazi du, eta horretarako patronatu bat sortzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioari.