Lau herri

Lekeitio: 7.307 erroldatu

Joan den domekan izan zuten azken PCR positiboa Lekeition; 22 kasu izan dituzte guztira. 7.307 biztanle ditu erroldan, eta, udan, bikoitza bizi dira. Lekeitioko osasun eremuan %0,2koa da kutsatze tasa.

Ea: 823 erroldatu

Lekeitioren osasun eremua Lekeitiok berak, Ispasterrek, Gizaburuagak, Mendexak, Aulestik, Amorotok eta Eak osatzen dute. COVID-19 gaitzaren 24 kasu egon diren arren, Eak ez du bat ere izan. 823 biztanle ditu erroldan; udan, bikoitza.

Gorliz: 5.785 erroldatu

Urtean zehar 5.785 biztanle ditu Gorlizek, baina udan 18.000ra iristen da. Orain arte 30 COVID-19 kasu izan ditu herriak. Plentziarekin eta Barrikarekin osatzen du osasun eremua: %0,5eko tasa dute

Lanestosa: 251 erroldatu

Lanestosan 251 herritar daude erroldan. Udan laukoiztu egiten dute biztanleria. Orain arte ez dute COVID-19 kasurik atzeman herrian. Balmasedako osasun eremua dagokio: %1,3ko kutsatze tasa du.