Konfinamendu garaiko txakur adopzioak ikergai

Espainiako Ingurumen Salako fiskal Antonio Vercher-ek eskatu du ikertzeko ugaritu egin ote diren txakurren adopzioak, koronabirusaren ondorioz martxan jarri zuten konfinamendua hasi zenetik. Hain zuzen ere, aztertu nahi dute konfinamendutik ateratzeko aitzakia izateko hartu dituzten ala benetan txakur bat eduki nahi zuten.

Fiskalak uste du egoera bere onera datorrenean animalia horiek abandonatu egingo dituzten arriskua egongo dela baldin eta alarma egoerak iraun bitartean txakurrekin paseatzera atera ahal izateko hartu badituzte. Lurraldeetako fiskaltzetara bidali dituzte ikerketa eskaerak.