Sanjoseak Bakion

Martxoaren 19a, eguena

10:00-16:00. Doako bisita gidatuak Txakolingunera. Bisita bat egongo da orduero.

10:00. Txistularien kalejira, Ondarretik frontoira.

10:30. Azokaren hasiera.

12:00. Pintxo dastatzea: txakolinagaz egindako sukalkia, txahal errea eta pintxo beganoa.

13:00. Ekitaldi nagusia: Txakolin uztaren aurkezpena, Zubiaurrealdeko karpan.

14:30. Bazkaria, Gure Etxean.

18:00. Idi probak.

Martxoaren 20a, barikua

24 orduko pala jaialdia, kiroldegian.

19:00. Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia, kultur etxean.

Martxoaren 21a, zapatua

11:00. Elkartasun ibilbide birtuala (ziklo indoor saioak). Izena aurretik eman behar da, kiroldegian.

12:00. Bakioko txakolinaren dastatze gidatua, Itziar Insaustiren eskutik, Txakolingunean. Izena aldez aurretik eman behar da (10 euro).

16:30. Umeentzako herri kirol parte hartzaileak, kiroldegian.

18:00. Herri kirolen erakustaldia, kiroldegian.

Martxoaren 22a, domeka

10:00. Tour enoturistikoa: bisita Txakolingunera, argazki ibilbide gidatua Bakioko mahastietatik eta txakolinaren datatzea Zabala txakolindegian. Turismo bulegoan eman behar da izena (6 euro).

18:00. Bertan kasu egin, edo banoa antzezlana, Txakolingunean.