Neurriak

Zazpi dira Barakaldo aldeko ibaien ingurumena berreskuratzeko plan estrategikoan proposaturiko neurriak.

Espezie inbaditzaileak erauzteko programa. Diputazioaren esku dagoen jarduna da. Ibaiertzeko panpa lezka da arazo nagusietako bat.

Barakaldoko ibaietako landaredia berrezartzeko programa. Inguruneko ibaietako landaredia erriberako espezie autoktonoekin lehengoratzeko jarduerak.

Urez estaltzeko arriskua duten eremuak babesteko programa. Urez estaltzeko arriskua duten eremuen urbanizazioa eragoztea.

Paisaiaren eta ingurumenaren kalitatea hobetzeko eta bioaniztasuna sustatzeko programa. Ibaiertzen inguruan egon daitezkeen elementu arrotzak kentzea.

Mugikortasun iraunkorra eta aisialdi osasungarria sustatzeko programa. Oinezkoen eta txirrindularien ibilbideen sareak osatzea, esaterako.

Ingurumenaz sentsibilizatzeko programa. Informazio panelak eta eskolekin elkarlana.

Jarraipen programa. Batez ere espezie inbaditzaileen azterketa egiteko plana, berriz ugaritu ez daitezen.