Berdeago azoka

Berdeago azoka

Hainbat hitzaldi eta aurkezpen izango dira Berdeago azokan; betiere, ingurumena eta jasangarritasuna ardatz.

BERDEAGO ENERGY

Gaur, barikua
10:00. Azoka irekiko dute.
10:30. Hainbat aurkezpen egingo dituzte bioekonomiari buruzko blokearen barruan, 12:30era arte:
– Euskadi iraunkorrerako baso bioekonomia zirkularra. Baskegurren eskutik.
– Egurra: zure etxebizitza eraikitzeko materialik egokiena. Cosntrucciones Confort Home-n eskutik.
– Packaging konpostagarria. Titan Bioplasticos-en eskutik.
12:30. Azokaren inaugurazioa eta bisita ofiziala.
13:30. Arasur parke fotovoltaikoa. Proiektu aitzindariaren gako teknikoak.
16:00. Hainbat hitzaldi egingo dituzte energia eta klima larrialdiari buruz, GIH hirietarako irtenbideak ardatz hartutako blokean. 19:00etara arte:
– Mugikortasun iraunkorraren integrazio bertikalak eta maila anitzetakoak GIHtan. IVL/LEEren eskutik.
– Hiri eta eraikin iraunkorrak: gure erantzunkizuna edo beste batzuena? Nafarroako Unibertsitateko Ana Sanchez Ostiz doktorearen eskutik.
– Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa. CIFP Repelegaren eskutik.
– Familia bakarreko etxebizitza iraunkorra: berokuntza eta aireztapen instalazioa. Lansolarren eskutik.
– Energia berriztagarriak. Ekidomen eskutik.
– FTVak jabeen komunitateetan. Energiaren jabekuntza. Stechomen eskutik.
– Irisgarritasuna eta energia aurrezpena zure etxean. Cibes Lift Iberica enpresaren eskutik.

Bihar, zapatua
10:30. Hainbat esperientziari buruzko blokea, 13:30era arte:
– I-Teck eraikuntza sistema ekoeraginkorra. DBS Construcciones-Insaltecken eskutik.
– Fatxada aireztatuetarako konponbide berria. Paneles Composite-SMC. Composites Martiarturen eskutik.
– Klimatizazioan energia aurreztea eta etxea aireztatzearen garrantzia. Concesen eskutik.
– Etorkizuneko berokuntza. Eguski Solutionsen eskutik.
– Landare jatorriko film konpostagarrien elikatzeko eta ez elikatzeko propietateak eta erabilerak. Titan Bioplasticosen eskutik.
– Kondentsazio teknologia biomasaren galdaretan. Ökofenen eskutik.
– SATE, eraikuntzarako aurrezte eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko tresna gisa. Isavalen eskutik.
– Mahai ingurua.
13:30. Jardunaldien ondorioak eta itxiera.

Etzi, domeka
10:30. Hainbat aurkezpen egingo dituzte, 13:00etara arte:
– Klima aldaketa eta krisi energetikoa. Roberto Bermejo Gomez de Seguraren eskutik.
– Ekoizpen berriztagarria eta autokontsumoa. Ekologistak Martxaneko Alvaro Capos Celadorren eskutik.
– Zure etxebizitza eraikitzen dugu, ekoefizientzia, osasun eta erosotasun irizpideei jarraituta. Confort Home Eraikuntzen eskutik.
– Etorkizuneko berokuntza. Eguski Solutionsen eskutik.
– Bizikleta hiri mugikortasun iraunkorrerako alternatiba gisa. Biziz Bizi elkartearen eskutik.

BERDEAGO NATURE

Otsailak 8, zapatua

Hitz Berdea gunean.
09:30. Goizeko yoga saioa.
11:30. Elikadura kontziente eta berritzailea mintzagai, 14:30era arte:
– Eztien merkatu globalizatua, ezti organikoa kontsumitu. Verdemiel Ecologicaren eskutik.
– Intsektuak gure elikaduran. Alternatiba jasangarria. Insekt Label Biotechen eskutik.
– Elikadura kontzientea (euskaraz). Marisatsaren eskutik.
– Dieta alkalinoa eta kolageno ortomolekularra: big food/big pharmaren aurka. Citric Dieten eskutik.
16:30. Tusimo jasangarria aztergai:
– Ceres Ecotur ziurtagiri ekologikoa. Ecoturren eskutik.
– Turismo eredu iraunkorrerako gizarte erantzukizunerako praktika onak. Teruel Sienteren eskutik.
– 2020rako turismorako lekurik iraunkorrenak. Bisitak modu arduratsuan nola egin aztertuko du Agrotravelek.
19:30. Moda jasangarriaren II. Desfilea.

Zirkulo Berdea gunea.
11:00. Ongizateari buruzko hitzaldiak. 14:00etara arte.
– Artilearekin lo egiteak dakartzan onurak. Pirilanaren eskutik.
– Makillajea eta norberaren azala zaintzea. SOS Make Upen eskutik.
– Norbere zainketa kontzientea. Ringanaren eskutik.

Ludotekaren gunea.
– Hiri berdea sor dezagun! Baturen eskutik, 19:00etara arte.

Otsailak 9, domeka

Hitz Berdea gunean.
11:00. Etorkizun gunea, GIH mintzagai. 14:00etara arte:
– Klima aldaketaren aurkako borroka eta emakumeei laguntza,  finantza etikoaren bidez. Finantzaz Haratagoren eskutik.
– Zer da klima aldaketa, eta zer egin dezakegu. Fridays For Future Bilboren eskutik.
– Plastikozko hondakinen kudeaketa. Nola birziklatu eta ingurumen arazoaren nondik norakoak. Greenpeaceren eskutik.
– Energia berriztagarrien sorkuntza proiektuak (euskaraz). Goienerren eskutik.
16:00. Ekonomia zirkularra eta globalizazioari buruzko jardunaldiak, 18:30era arte:
– Sareko uretan dauden arriskuak, eta nola ekidin. Eco Proyectoren eskutik.
– Inpaktuzko inbertsioak Hegoaldeko herrialdeetan. Oikocrediten eskutik.
– Ekonomia zirkularra (euskaraz). Lea Artibaien eskutik.
– Plastikozko hondakinak, birziklapena eta ekonomia zirkularra. Ekomodoren eskutik.

Zirkulo Berdea gunea.
12:00. Lezaun upategiko ardo organikoak dastagai.
11:00. Showcooking-a.
– Sukaldaritza energetikoa, makrobiotikoa eta beganoa. Nola kozinatu pate begetala etxean? Sukaldikaseko Ana Beltranen eskutik.

Film Berdea gunea, Plateruena kafe antzokian.
-. Jon Kareagaren Made in, made for dokumentala.
– Koldo Almandozen Oreina filma.

Ludoteka gunea.
Hiri berdea sortu dezagun! Baturen eskutik, 19:00etara arte.
– Jostailu ekologikoak lantzeko tartea izango dute bertaratzen diren ume eta gazteek. Libreria Koloreak-en eskutik.