Bat egite eta banatze ugari XX. mendean

Frankismoaren aginduz, hainbat herri txiki handiagoen menpera igaro ziren 1960ko hamarkadan. Erandio, Sondika, Derio, Loiu eta Zamudio, esaterako, Bilboko auzo bihurtu ziren. Gernikak Forua, Murueta, Kortezubi, Ajangiz eta Arratzu hartu zituen; Markina-Xemeinek, Ziortza-Bolibar; Muxikak, Gorozika; Arrankudiagak, Zollo. Aurretiko anexioak izan ziren Barakaldok Alonsotegi hartu zuenekoa (1888), Durangok Iurreta (1924), eta geroagoakoa Berriatua Ondarroaren parte bihurtu zenekoa (1973). 1980ko hamarkadan hasi zen toki horietan guztietan kontrako prozesua, eta burujabetza lortzen azkena Ziortza-Bolibar izan da. Oraindik Zollo eta Gorozika falta dira, baina ez dago horretarako eskaerarik. Prozesu honetatik kanpo, Usansoloko herritarren gehiengoak ere Galdakaoren parte izateari utzi eta Bizkaiko 113. udalerri bihurtu nahi du.