AHTa igaroko den inguruetatik mendi martxa egingo dute bihar Atxondon

ATXONDO. 10:00etan abiatuko da Atxondoko AHTaren Aurkako Asanbladak biharko antolatu duten mendi martxa. Taldeko kideek jakinarazi dutenez, abiadura handiko trenak beteko duen ibilbide bera egingo dute, AbadiƱoko mugara arte helduz. Gainera, ibilbidean zehar azalpen teknikoak emango dituzte. Ostean, berriz, eskualdeko bertsolariekin bertso bazkaria egingo dute Atxondoko frontoian.