Getxoko Azoka

Komiki egileak eta haien lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek Getxoko Komiki Azokan. Jarduera gehienak Itzubaltzetako kultur etxean egingo dituzte.

Gaur

11:30. Marrazketa zuzenean, Jose Carlos Torresen eskutik. Santa Eugenia plazan. 14:00ak arte. 17:00etatik 20:00etara, berriz ere izango da bertan.

17:00. Haur eta gazteentzako komiki tailerra. Amaia Ballesterosen eskutik. Euskaraz.

17:00. Helduentzako komiki tailerra. Rober Garairen eskutik. Euskaraz eta gazteleraz.

18:00. Topaketa Marika Vilarekin, Josune Muñozek gidatuta.

19:00. Marika Vilari omenaldia, eta sari banaketa.

19:30. Komiki, liburu denda eta liburu saltzaileei buruzko mahai ingurua. Fernando Tarrancon, Mamen Moreu, Javier Camara eta Patricia Millan ariko dira, Borja Crespok gidatuta.

Bihar

11:30. Marrazketa saioa zuzenean, Jose Carlos Torresen eskutik. Santa Eugenia plazan. 17:00etatik 20:00etara berriz ere ariko da, leku berean.

11:30. Eleberri grafikoaren irakurketa kluba. Carbón lana izango dute eztabaidagai. Max egileak parte hartuko du, eta Elizabeth Casillasek gidatuko du saioa.

11:30. Haurrentzako komiki tailerra. Kike Infameren eskutik. Santa Eugenia plazan.

11:30. Es la hora de las tostas podcasta zuzenean grabatzeko saioa.

12:00. Mamen Moreuren hitzaldia: El humor también es nuestro. Los límites de humor impuesto a las mujeres a lo largo de la historia.

13:00. A la velocidad absurda podcastaren grabaketa, zuzenean.

13:00. Streaming-a marrazkilariekin: marrazketa eta elkarrizketak zuzenean hainbat artistarekin: David Lopez, Alvaro Martinez, Pepe Larraz eta David Lafuente ariko dira, Koldo Azpitartek gidatuta.

17:00. Solasaldia: El víbora, 40 aniversario. ¿Qué fue ayer? ¿Qué sería hoy?. Max, Emilio Bernardez, Elisa Victoria eta M. A. Martin izango dira bertan, Ruben Lardinen gidaritzapean.

17:00. Superpatata komiki tailerra, Artur Laperlaren eskutik. Adin guztietakoei zuzenduta.

17:00. Haur eta gazteentzako komiki tailerra. Amaia Ballesterosen eskutik. Euskaraz.

17:00. Helduentzako komiki tailerra. Rober Garairen eskutik. Euskaraz eta gazteleraz.

18:00. Topaketa, Gabrielle Belle eta Ulli Lusten eskutik, Trazos autobiográficos izeneko saioan. Elizabeth Casillasek moderatuta.

19:00. Mahai ingurua. Comic y literatura: dos miradas entre letras y viñetas. Alfonso Zapico eta Javier de Isusiren eskutik, Patricia Millanek gidatuta.

20:00. Mahai ingurua: Cine y comic: comic y otros medios. Cine y viñetas. Victor Santos, Koldo Serra eta El Torres ariko dira, Borja Crespok moderatuta.

Igandea

11:30. Marrazketa zuzenean, Juan Carlos Torresen eskutik, Santa Eugenia plazan. 17:00etan berriz ariko da, leku berean.

11:30. Haur komikien irakurketa kluba. Superpatata lanari buruz. 8 eta 12 urte arteko haurrentzat, helduek lagunduta. Artur Laperla egileak ere parte hartuko du, eta Elizabeth Casillasek moderatuko du saioa.

11:30. Haur eta gazteentzako komiki tailerra. Pertsonaiak nola sortu aztertuko du Mamen Moreuk, gazteleraz.

11:30. El club del comic podcastaren grabaketa, zuzenean.

12:00. Topaketa Strip Marvel etxeko Danni Lagirekin eta Salva Espinekin. Lobezno vs Deadpool izenburupean, Borja Crespok gidatuta.

13:00. Orbita friki podcastaren grabaketa zuzenean.

13:00. Mahai ingurua Kike Infame eta Artur Laperlaren eskutik: Comic infantil y juvenil. Encuentro con Artur Laperla.

17:00. Haur eta gazteentzako komiki tailerra, euskaraz. Amaia Ballesterosen eskutik.

17:00. Helduentzako komiki tailerra. Rober Garairen eskutik. Euskaraz eta gazteleraz.

17:30. Mahai ngurua: Memoria y viñetas, el comic en el aula. Mikel Begoñak, Iñaketek, David F. de Arribak eta Josean Pradok hartuko dute parte, Jon Spiranok gidatuta.

18:30. Lan berrien aurkezpena: Teresa Castroren L. S. B., Ana ¡El lesbiocomic!; Daniel Gojenolaren Bilbae Nagusi!; Harriet eta Alex Machoren Vergüenza y olvido; Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz; Aritz Trueba, Martin eta Xabier Etxeberriaren Buyan – Heriotzaren uhartea. Jon Spinaro moderatzaile lanetan ariko da.

Artistak lanak sinatzen

Egunero, hainbat lekutan. Hainbat egile euren lanak sinatzen ariko dira, gaurtik etzira bitarte, Itzubaltzetako kultur etxean eta azokako saltokietan.

Erakusketak

Itzubaltzetako kultur etxean. El vibora. 40. urteurrena. Gaur, 08:00etatik 22:00etara, eta bihar eta etzi, 09:00etatik 21:00etara. Hilaren 31ra arte.

Bizkaia zubian. Higi Vandisen Jarana ikusgai egongo da urria bukatu arte.

Algortako Torrene aretoan. Idazlumak eta binetak: komiki arabiarra abian. Urriaren 27ra arte. Asteazkenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean bisita daiteke. Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 21:00etara bitartean. Eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara bitarte.

Azokako karparen inguruan. Lucio Urtubia: una vida en lucha, en viñetas erakusketa. Urriaren 20ra arte, Mikel Santos Belatz-en eskutik.

Algortako erakustazokan. …tzi: komiki kalkolitiko bat, Iñaket & Mikel Begoñaren eskutik. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era bitartean bisita daiteke. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara bitartean dago zabalik.