Musikaire

Kontzertu eta errezitalez gain, antzerkia eta dantza ere aterako dituzte Elorrion antzokitik kalera, eta denen eskura jarri, pieza laburren bitartez. Ikuskizun guztiak doan egingo dituzte.

Emanaldiak lau asteburutan

Gaur. Joseba Tapiak Vint Anys proiektua aurkeztuko du, plazan. 22:30ean hasiko da kontzertua.

Bihar. Afrika eta Kubako fusioa irudikatuko du Las Maravillas de Mali taldeak, 22:30etik aurrera, plazan.

Uztailak 12. Garikoitz Mendizabal, Xabi Zabala eta Kaabestri Ensenblek folk klasikoa interpretatuko dute, 22:30ean, Lariz jauregian.

Uztailak 13. Arturo O’Farrill eta Antonio Lizana elkarrekin ariko dira, 22:30ean, Lariz jauregian.

Uztailak 14. Ray Fernandez izango da, Lariz jauregian, 19:30ean.

Uztailak 19. Robert Smith Bluesband herbeheretarra igoko da Tola jauregiko agertokira, 22:30ean.

Uztailak 20. Maureen Choi Quarteten emanaldia, 22:30ean, Tola jauregian.

Uztailak 21. Dantza garaikidea taularatuko duten lau lan aurkeztuko dituzte plaza gaineko oholtzan: Mey-Ling Bisognoren Shojo, Lasalaren Fight, Amaia Elizaranen Block, eta Arima konpainiaren Sustraiak.

Uztailak 26. Izaki Gardenak taldeak kontzertua emango du plazan, 22:30ean.

Uztailak 27. The opera locos antzerki musikala taularatuko dute plazan, 22:30ean.

Uztailak 28. Hiru mikroantzerki ikusiko dituzte 19:30ean Jara jauregira biltzen direnek: Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatrok ondutako Agur eta dolore, Paganini konpainiak prestatutako Lolipop, eta Teresa Caloren La plancha o la vida. Hamabost eta hogei minutu arteko saioak egingo ditu bakoitzak.