Bizkaia Torneoa

Hiru fase izango dira Bizkaia Torneoan: final-laurdenak, finalerdiak eta finala. Lehia bakoitza Bizkaiko herri batean izango da, eta eskuzko modalitate bakoitzeko partida bana jokatuko dute taldekideek.

Final-laurdenak

Etxebarri. Kolitza taldea, Sollube taldearen aurka. Uztailaren 21ean, 17:30ean.

Barakaldo. Ganekogorta taldea, Gorbeia taldearen aurka. Uztailaren 21ean, 17:30ean.

Finalerdiak

Ermua. Oiz taldea, Barakaldoko final-laurdenetako irabazlearen aurka. Uztailaren 25ean, 17:00etan.

Zierbena. Anboto taldea, Etxebarriko final-laurdenetako irabazlearen aurka. Uztailaren 28an, 17:00etan.

Finala

Bilbo. Finalerdi bakoitzeko garailea. Abuztuaren 20an, Bizkaia pilotalekuan.