Gure Zirkua, Berrizen

Iaz egin zuten lehen biran 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, bigarren bira abiatu dute aurten.

Ikuskizunak

Gaur. Bi saio egingo dituzte, 18:00etan eta 20:00etan.

Bihar, larunbata. Bi saio egingo dituzte, 17:00etan eta 19:30ean.

Etzi, igandea. Zirkua ikusteko aukera bakarra egongo da, 12:00etan.

Sarrerak

Aurretik edo tokian bertan. Sarrerak erosteko bi aukera daude: Internet bidez, eventbrite.com webgunean, edo txarteldegian, Berrizburu futbol zelai ondoko aparkalekuan, denak saldu arte.