Ni Zu Bi, bihar

Bihar eguerdirako jarri dituzte orduak Bilboko zazpi zubitan. Zubi guztiak bete daitezen, bateko eta besteko eskualde, herri eta auzoetakoei zein zubitara joan gomendatu diete.

12:00etan, zubietan

San Antonen. Lea-Artibaikoak, eta Bilboko Santutxu eta Bilbo Zaharra auzoetakoak.

Mesedeetako zubian. Ugaokoak, Arrigorriagakoak, Zeberiokoak, Arrankudiagakoak, Urduñakoak, Laudiokoak, eta Bilboko Uribarri eta Indautxu auzoetakoak.

Areatzakoan. Durangaldekoak eta Bilboko Zazpikaleetakoak.

Udaletxekoan. Galdakaokoak, Basaurikoak, Usansolokoak eta Txorierrikoak.

Zubizurin. Ezkerraldekoak, Meatzaldekoak eta Enkarterrikoak.

Pedro Arrupen. Busturialdekoak eta Arratiakoak.

Deustukoan. Deustukoak, San Ignaziokoak, Uribe Kostakoak, eta Euskaldunako langile ohiak.

12:30ean, martxak

Arriagara. Ertzetako bi zubietatik, San Antonetik eta Deustukotik, martxa bana abiatuko da udaletxe ondora. Elkartu, eta Arriaga plazara joango dira, ekitaldia egiteko.