Hitzaldi guztiak Bilboko Kafe Antzokian egingo dituzte, eta denetan zein banaka parte hartzeko aukera dago. Lehenengorako leku guztiak bete dituzte.
Astelehena
19:00. Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea hitzaldia emango dute Lorea Agirre Dorronsoro kazetari, antropologo, Hueziko irakasle eta Jakin aldizkariko zuzendariak eta Idurre Eskisabel LarraƱaga kazetari, antropologo eta EHUko kazetaritza irakasleak.
Otsailak 25
19:00. Euskara eta generoa gurutzatzen direnean izenburua du Aizpea Otaegi Mitxelena Elhuyarreko kideak eta Jaime Altuna Ramirez soziologoak eskainiko duten hitzaldiak.
Martxoak 25
19:00. Euskara eta emakumea, genealogia / begirada feminista bat hitzaldia emango du Saioa Iraola Urkiola Bilgune Feministako kide eta kazetariak.
Apirilak 29
19:00. Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen, Itziar Gandarias Goikoetxea Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Emakumeen Mundu Martxako militantearen eskutik.
.
Maiatzak 27
19:00. Euskara ez sexistarako bidea irudikatuko du Amelia Barquin Lopez Mondragon Unibertsitateko irakasleak.
Gero, ikastaroari bukaera emateko, Erradikalak ginen bertso-antzerkia taularatuko dute Ane Labaka Mayoz bertsolariak eta Bea Egizabal Ollokiegi antzerkigileak.