Kriskitin lasterketa egingo dute, bihar, Bilbo erdigunean

Plaza Eliptikoan hasi eta Mazarredo zumarkalera arteko ibilbidea izango du Gizarte Bateratzaile baten Aldeko XVI. Kriskitin lasterketak. Bihar izango da, 12:00etan, ONCEk antolatuta. Itsuen lekuan jarri, eta haien egoerara gerturatzea du helburu ekintzak. Hartarako, begiak estali, eta, nor bere laguntzaileari sokaz oratuta, kriskitin soinuari jarraituz egingo dute kilometro bateko ibilbidea parte hartzaileek, lasterka edo oinez. Izena ematea doakoa izango da.