Folk Getxo

Getxoko folk jaialdian bi motatako emanaldiak izango dira. Batetik, ordainpeko saioak, eta, bestetik, doakoak. Kontzertu guztiak Areetako Geltoki plazan izango dira.

ORDAINPEKO SAIOAK

Gaur

20:30. Kataluniatik, Txarango; eta gonbidatuak, Euskal Herritik: Pello Reparaz (Vendetta), Xabi Solano (Esne Beltza) eta Zuriñe Hidalgo (Hesian). Sarrera, 10 euroan.

Bihar

20:30. Eleftheria Arvanitaki (Grezia). Sarrera, 20 euroan.

Etzi

20:30. Fairport Convention (Ingalaterra), 15 euroan.

DOAKO SAIOAK

Gaur

18:30. Manuel Luna (Cantabria, Espainia).

23:00. Sherpah (Katalunia).

Bihar

18:30. Lulavai (Galizia).

23:00. Nogen (Gipuzkoa).

Etzi

18:30. Ghost Number & His Tipsy Gypsies (Gipuzkoa).

EGUNEROKO EKINTZAK

Elkartasun Gunea. Elkarteen postuak. Goizez eta arratsaldez, Areetako Geltokia plazan.

Munduko eskulanen azoka. Eskulangintza produktuak. Goizez eta arratsaldez.

Munduko terraza. Zenbait herritako gastronomia. Arratsaldez, Santa Eugenia plazan.