NOIZ ZER

Datozen asteetarako auzoz auzo Bilbon gauzatuko dituzten hainbat jardueraren berri eman dute Darabilbo egitasmokoek.

Gaur

19:00. Garagardo beltza dastatuko dute Begoñako txokoan, Fika kaleko 29. zenbakian.

Urtarrilak 24

14:15. Bisita gidatua Arte Ederren Museora, 68aren ostean: Artea. eta praktika artistikoak erakusketa ikusteko.

Urtarrilak 25

19:00. Euskal dantza tailerrak, Gaztedi dantza taldearen eskutik. Santutxu kaleko 74. zenbakian. Ekainera bitartean hilean bi ostiraletan egingo dituzte. Beste ostiral batean erromeria egingo dute.