Getxophoto

Hainbat jarduera antolatu dituzte urriaren 1era arte.

Jaialdia
Gaur izango da inaugurazioa, 19:30ean, Andres Isasi musika eskolan.
Jokin Aspuru zuzendaria, Monica Allende komisarioa eta jaialdian parte hartuko duten egileak izango dira.

Bisita gidatuak
Bisita berezia bihar, 11:30ean, San Nikolas plazatik. Monica Allende eta egileekin batera.
Euskaraz. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean. 11:30ean abiatuko dira, Getxophotoko informazio gunetik. Bi ordu iraungo dute. Aurretik eman behar da izena, eta hiru euro ordaindu.
Gazteleraz. Irailaren 9, 10, 16, 17, 23 eta 24an. 11:30ean aterako dira Getxophotoko informazio gunetik. Parte hartzeko izena eman behar da, eta hiru euro ordaindu.
Gaueko bisitak. Euskaraz aukera bakarra izango da: irailaren 29an. Gazteleraz, irailaren 8, 15 eta 22an. 20:30ean aterako dira Getxophotoko informazio gunetik. Aurretik eman behar da izena, eta hiru euro ordaindu. Eskuargia eraman behar da.

Adituekin hizketan
Shoair Mavlian eta Alejandro Castellotek Behind the Scenes izango dute hizpide. Bihar, 19:30ean, Punta Begoña galerietan.

Hitzaldiak
Irudiari eta sormenari buruzko elkarrizketak. Irailaren 9an, 10:00etatik 20:00etara, Punta Begoña galerietan. Izena eman behar da aurretik, eta 35 euro ordaindu (bazkaria barne).

Zinema, ohetik.
Aki Kaurismakiren Toivon tuolla puolen filma ohetik ikusteko aukera izango da irailaren 14tik 20ra bitartean, Punta Begoña galerietan. Izena eman behar da aurretik.

Hamaiketakoa
Erakusketako hiru argazkilari ezagutzeko espazioa: irailaren 16an, Conny Beyreuther; irailaren 23an, Vicente Paredes; irailaren 30ean, Txelu Angoitia. 11:00etatik 12:30era.

Bilbon hainbat jarduera
Jaialdiaren oihartzuna Bilbora ere iritsiko da. Hainbat jarduera eta erakusketa izango dira.