Egituraketa

Geltokiaren gainaldean 7.500 metro koadroko plaza geratuko da. Horrez gain, ia 5.000 metro koadroko oinazala izango duen L itxurako eraikina egingo dute, horrela egituratuta:

Lur azpian

1. solairua. Mezzanine edo solairuarteko gune izaera emanda, txarteldegiak, taberna, kontsignak, bulegoak eta gune logistikoa izango ditu. Baita merkataritza gunea ere. Metrorako eta trenerako sarbide zuzena izango du. Itxarongela berezia edukiko du, bertako kristaletatik autobusen geraleku izango diren nasak ikusiko baitira.

2. solairua. Autobusen geraleku izango diren 30 nasak, bidaiarientzako kapsulak, geltokiko instalazioak eta komunak.

3. solairua. Autoentzako 255 aparkaleku eta bestelako instalazioak.

4. solairua. Autoentzako 273 aparkaleku, etorkizunera begira beste 19 autobusentzako lekua izango lukeen eremua eta erregulazio guneak.

Lur gainean

Beheko solairua. 700 metro koadroko gunea, geltokiko sarrera eta zerbitzuak.

1. solairua. Gimnasioa.

2. solairutik 11.era. Ikasleen egoitza eta hotela egongo dira L itxurako eraikinaren alde banatan. Bigarren solairuan, hoteleko eta egoitzako terrazak.