Ekitaldiak

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, ekitaldi sorta bat antolatu dute herri eragileek.

Apirilak 9, igandea

Oroimenaren erradiografia. Aurkezpena eta giza katea egingo du Gernikako Sarek, 12:30ean, Astrako bunkerrean.

Apirilak 19, asteazkena

Sartaguda, alargunen herria. Mahai ingurua, 19:30ean, Elai Alai aretoan.

Apirilak 20, osteguna

Gernika 2037. Aurkezpena, 19:30ean, Astran.

Apirilak 22, larunbata

Ele! Lorca-Lauaxeta. Karabansarai konpainiaren antzezlana, 19:30ean, Lizeo antzokian.

Apirilak 24, astelehena

Katalunia-Euskal Herria. Elkartasun ekitaldia, 18:00etan, Elai Alai aretoan.

Apirilaren 25etik 29ra

Muga, itzalak eta edertasuna. Kultura eta Bakearen XXVII. jardunaldiak, Elai Alai aretoan.

Apirilak 26, asteazkena

Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga. 15:45ean, sirena hotsa; 19:30ean, herri antzerkia, Merkurio plazan; eta, 21:30ean, Kandelen manifestazioa, udaletxetik.

Apirilak 27, osteguna

Nafarroa 1936. Solasaldia, 19:00etan, Astran.

Apirilak 28, ostirala

Historiaren markak. Ibilbidea Gernikako kaleetan, 18:00etan, Astran.

Apirilak 29, larunbata

Suntsipen handiko gezurrak indargabetzen. Mintegia, 10:30ean, Astran.

Apirilak 29 eta 30

Ongi etorri Gernika 2017. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako asteburu osoko egitaraua.