Bizkaidatz Txikian izena eman daiteke

Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sariketan izena emateko epea zabaldu dute. Edozein ikastetxetako haur eta gazteek aurkez ditzakete lanak otsailaren 17ra bitartean.

Bi idazlek proposatutako bi istorioren hasieraren jarraipena izango den kontakizun bat idatzi beharko dute. Bata euskaraz izango da, eta bestea, gazteleraz.

Haurren kategorian, Haur Hezkuntzako hiru, lau, bost eta seigarren mailakoak lehia daitezke. Gazteen kategorian, Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailatik laugarrenera bitarteko ikasleak ari daitezke.