Hiztegia

Asko erabiltzen diren hitzak eta galtzear direnak batu dituzte hiztegian: 572. Hona adibide batzuk:

Abrozidu. Aspertu, gogaitu. Bizitasun handiko berba da Bizkaiko ipar-sartaldean. Hortik kanpo, Bermeon ere erabiltzen da.

Barausi. Gosaldu. Getxon, Urdulizen eta Jataben ezaguna da, baina gaur egun mendebaleko armozau erabiltzen da.

Derditxedu. Asko, ugari. Udulizen, Jataben, Gamizen, Leioan, Erandion eta Loiun entzundakoa.

Eupilako. Upa lako, sekulako, itzel. Arrietan erabiltzen da.

Harenbaten. Beharbada. Arrietan, Derion, Lezaman eta Larrabetzun jasotako berba.

Idun. Lepoa. Ipar-sartalde gehienean erabiltzen da: Bakion, Gamiz-Fikan, Fruizen, Arrietan eta Larrabetzun ez bestean. Sama ere esaten zaio.

Inetazi. Inatazia, txingorra. Mungialdean eta Txorierriko ekialdean, Zamudio eta Larrabetzu bitartean erabiltzen da. Abazuza ere esaten zaio beste herri batzuetan.

Jagon. Zaindu. Bizkaiko sartaldeko berba; ipar-sartaldean ere bai.

Jakan. Jatun txarra. Urdulizen, Jataben, Mungialdean eta Txorierrin entzundako hitza.

Karra. Lasterka egin. Bizkaiko sartalde gehienean erabiltzen da. Arineketa zein galapa ere erabiltzen dira esanahi berarekin.

Karraju. Korridorea, pasilloa, gelartea. Mendebaldeko alderdi askotan erabiltzen da, Bizkaiko ipar-sartaldea tartean dela. Enkatxo ere erabiltzen da, hainbat lekutan, adiera berarekin.

Keto. Odol gabea, motela. Urdulizen, Gamiz-Fikan eta Fruizen entzundakoa. Geldoa.

Laski. Pertsona narrasa, zikina edo janzkera txarrekoa. Iraina da. Eremu osoan erabiltzen da.

Mirri egin. Huts egin. Leioan.

Mitxelote. Tximeleta. Zamudion eta Lezaman. Beste eremu batzuetan pertxeleta, sorgin mitxi, txilipitaña eta txirpilota esaten da.

Ohidalako. Neurri onekoa, egokia. Ipar sartalde gehienean.

Txapiskola. Umeei esaten zaien berba. Leioan, Gamiz-Fikan eta Arrietan jasoa. Leioan, neskatoei txapiskolina esaten zaie.