Andraguneak ikastaro berriak eskainiko ditu

Durangoko Andragunea espazioak 21 ikastaro emango ditu aurten. Aurreko urteetan arrakasta izan dutenez gain, beste berri batzuk ere aukeran izango dituzte emakumeek. Ibilgailuen Mekanika eta Biolentzia Sutilak eta Mikromatxismoak iragarri dituzte, besteak beste.

Lehenengoak, autonomia eta autoestimua hobetzeko helburua du. Autoen mekanikaren inguruan emakumeen ezjakintasunari buruzko mitoa apurtzeko ikastaroa izango da. Bigarrenari dagokionez, indarkeria ikusezinen eta mikromatxismoaren inguruan hausnartzeko espazio bat izango da.

Ikastaro guztiak urrian hasiko dira. Gutxienez, zortzi lagunez osatutako taldeak sortu beharko dira. Durangarrek lehentasuna izango dute. Hamar ikastaro euskaraz emango dituzte, eta, gainerako 11k, berriz, gazteleraz. Hilaren 23ra arte dago aurretik izena emateko epea: 10:30etik 12:30era eta 18:00etatik 20:00etara.