Ireki Leihoa Kubari

Ireki Leihoa Kubari jaialdirako denetariko jarduerak antolatu dituzte, Astran, zein handik kanpo.

Gaur
17:00. Doro ipuin kontalaria ariko da beheko solairuan. 6 urtetik gorako umeentzako saioa eskainiko du.
18:30. Hitzaldia: Elikadura subiranotasuna izango du hizpide EHNE Bizkaiak. Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxeko jantokiko probako esperientziaren berri ere emango dute.
21:00. Repentismo eta bertsolaritza saioa. Andoni Egaña, Xabi Paya eta Jon Martin ariko dira. Josu Goikoetxea ariko da gai-jartzaile lanetan.
Afaltzeko aukera. Hala nahi duenak ogitartekoak eskuratzeko aukera izango du.
22:30. D’Capricho taldearen kontzertua.
00:00. DJ Tropikala.

Bihar
11:30. Hitzaldia: Zer ari da gertatzen Kuban? Euskadi-Kuba elkartea hizlari.
13:00. Kalejira dultzaina eta albokekin.
13:00. Urdaibai Kantagunea abesbatzaren saioa, kalez kale.
14:30. Elkartasun bazkaria. Txartelak zortzi euroan egon dira salgai. Sobera egonez gero, Astran bertan eskura daitezke.
17:30. Rap kontzertua: La Rama Squad.
18:00. Ventana al Valle proiektuaren aurkezpena.
19:00. Saltsa dantzaldia. Bermeoko Salsa Kubatarren Akademiaren dantza emanaldia. Erakustaldiaz gain, dantza egin eta ikasteko aukera ere izango da.
20:00. Nazioarteko mojito txapelketa.
20:30. Kontzertua: Habana 537. Sarrerak bost euroan. Edari bat eskuratu ahalko da sarrerarekin.
22:30. Dantza kubatarrak Bea eta Jorgerekin.
23:30. DJ Zambro.

Erakusketak
Ekainaren 18ra arte lau erakusketa egongo dira ikusgai Astrako lehen solairuan: Emakumeak elikadura subiranotasunaren protagonistak; Kuba, solidaritate isilarazia; Kubako kooperazio eta lorkuntzak eta Kuba leihoa mundua.
Ordutegia. Astelehenetik igandera bisita daitezke,
egunero, 16:30etik 20:30era bitartean.