MAZ Basauri

Apirilak 29
21:30. The Long Ryders, The James Hunter Six eta Dan Stuart (Green on Red) taldeek emango diote hasiera jaialdiari. Social antzokian ariko dira. Sarrerak 10 euroan eskura daitezke aurretik, eta 12 euroan bertan.
Apirilak 30
12:00. TxikiMAZen, Gacela Thomson ariko da, eta Txiki Txiki Rock ikuskizuna ere taularatuko dute. Galizia kalean, doan.
19:00. Joseba Irazoki eta Lagunak, eta Boogie Riders doan ikusteko aukera eskainiko du jaialdiak, Galizia kalean.
22:00. La M.O.D.A. eta Moonshine Wagon taldeek kontzertua eskainiko dute. Social antzokian egingo dute ikuskizuna. Sarrerak 10 euro balio du aurretik, eta 12 bertan.
Maiatzak 6
22:00. WAS (lehengo We are Standard) eta Yellow Big Machine taldeek kontzertua emango dute datorren astean. Social antzokiko agertokian izango da biak ikusteko aukera. Sarrerak aurretik eskuratuz gero, 10 euroan daude salgai, eta 12 euroan bertan.
Maiatzak 7
13:00. Rubia taldeak kontzertua emango du datorren asteko zapatuan, Begoñako Andra Mari kalean, doan.
19:00. Sonic Trash, Larry Bird, Grand Matter eta Optigan1. Kale berean, doan.