Bizkaiko festibalak

‘BILBAO BBK LIVE’
Data: Uztailaren 7, 8 eta 9. Aurtengoa festibalaren  11. aldia izango da.
Sarrera: Festibal osorako bonuak 120€+gastuak. Eguneko sarrerak 58€+gastuak. Camping baimenak 10€.
Edukiera: 40.000 pertsona.
Lekua: Kobetamendi (Bilbo).
Antolatzailea: Last Tour International.
Kartelburuak: Arcade Fire, Pixies, Foals, Tame Impala, New Order, Underworld, Editors.

‘BIME LIVE’
Data: Urriaren 28 eta 29. Aurtengoa laugarren aldia da.
Sarrera: Konfirmatzeko. Iaz, festibal osorako bonuak 69€ +gastuak. Eguneko sarrerak 44€+gastuak. Camping baimenak 6€.
Edukiera: Iaz, egunik jendetsuenean 13.081 pertsona bildu ziren.
Lekua: BEC (Barakaldo).
Antolatzailea: Last Tour International.
Kartelburuak: Konfirmatzeko. Iaz, Crystal Fighters, Imagine Dragons, Los Planetas.

‘MUNDAKA FESTIVAL’
Data: Uztailaren 28, 29 eta 30. Aurtengoa bigarren edizioa izango da.
Sarrera: Festibal osorako bonuak 60€. Eguneko sarreren prezioa konfirmatzeko dago oraindik.
Edukiera: 3.500 pertsona.
Lekua: Mundakako Santa Katalina penintsula.
Antolatzailea: Emankor sarea.
Kartelburuak: The Waterboys, St Paul & The Broken Bones, Los Enemigos, Nik West.

‘SOPELA KOSTA FEST’
Data: Irailaren 23tik 25era. Aurtengoa hirugarren aldia da.
Sarrera: Librea jaialdiko ekitaldi guztietan.
Edukiera: Hondartzan eta plazan egiten denez, ez dago edukiera zehatzik.
Lekua: Kontzertuak udaletxe plazan. Bestelako jarduerak Barinatxe, Atxabiribil eta Arriatara hondartzetan.
Antolatzailea: Sopelako Udala.
Kartelburuak: Konfirmatzeko. Mundakako jaialdiaren antzera, musika, surfa eta natura uztartzen ditu Sopelako festibalak ere.

‘MUSIC LEGENDS FESTIVAL’
Data: Ekainaren 10 eta 11.
Sarrera: Bi egunetarako bonuak 86€.
Edukiera: 4.000 pertsona.
Lekua: Sondikako Ola BBK zentroa.
Antolatzailea: BBK Fundazioa eta Dekker Events.
Kartelburuak: Niko Etxart, Jethro Tull, Nina Hagen, Los Lobos, Graham Nash, Bob Geldof.

‘GETXOKO JAZZALDIA’
Data: Uztailaren 1etik 5era. Aurtengoa 40. edizioa da.
Sarrera: Festibal osorako bonuak 65€. Eguneko sarrerak 10€ eta 25€ artean.
Edukiera: 1.150 pertsona.
Lekua: Algortako Bihotz Alai plaza.
Antolatzailea: Getxoko Kultur Etxea.
Kartelburuak: Esperanza Spalding, Dee Dee Bridgewater Quintet.  Jazzaldiarekin batera, Getxon Folk eta Blues jaialdiak ere egiten dira.