Batzar Nagusietan azalpenak emango ditu arkitektoak

San Mamesen obrak zuzendu zituen arkitektoak azalpenak emango ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan. Oraingoz ez dute zehaztu zein egunetan egingo duen agerraldia Cesar Azkaratek.

EH Bilduren taldeak egin zuen agerraldirako eskaera, eta batzordeko kide guztiek onartu zuten, aho batez. Urtarrilaren 27an egin zuten agerraldiaren iragarpena. San Mames estadioko estalkia handitu behar dela eta, azalpenak eskatuko dizkiote. Zigor Izuzkizak adierazi zuenez, zalantzak daude Athleticen zelai berriaren lehenengo proiektuari dagokionez. Hain zuzen, gabeziak egon litezke. Bustitzen diren harmailen arazoari lotuta sortu dira zalantza horiek.