BILBO. EHUk San Mames ondoan duen unibertsitatearen terraza azpian lo egiten zuten etxebakoak kanporatu egin dituztela eta gunea hesitu dutela salatu dute Gazte Komunistek. Arazoa konpondu ordez ezkutatzea egotzi diote Bilboko Udalari; EHUri, laguntza ematea.