Baserriak bota arren borrokan jarraituko dutela esan dute Hezetasuna auzokoek

GETXO. Algortako Hezetasuna auzoa urbanizatzeko proiektua aurrera doa: ortu eta berdegunez inguratutako baserriak botatzen hasi dira. Auzokideek protesta egin dute, eta borrokan jarraitzeko asmoa azaldu. Getxon 3.000 etxe huts daudela ohartarazi dute.