Hezetasunaren aldeko martxa egingo dute bihar

Algortako Iturribarriko berdeguneak babesteko eta eraikuntza lanak gelditzeko protesta egingo dute bihar, auzoko Bizilagunen Taldeak deituta. Bat egin dute EH Bilduk eta Guk Getxok ere. Koalizio abertzalearen arabera, enpresa eta interes pribatuak gailentzen dira Iturribarriko egitasmoan, eta albo batera utzi dira herritarrenak. Antzeko iritzia du Guk Getxok ere. Salatu du herritarren parte hartzea albo batera utzi duela udalak.