Porruak landatu dituzte Soietxeko kuartel aurrean

Ez dutela militarrik nahi adierazi dute antimilitaristek Mungiako Soietxeko kuartelaren aurrean, 26. urtez. Martxan joan, eta parodia batekin esan zieten alde egiteko, larunbatean. Militarrez jantzitako protestariek maniobra militarrak antzeztu zituzten, eta, ondoren, baserritarrez jantzitako beste zenbaitek militarrak kanporatu, eta porruak landatu zituzten kuartelaren aurrean, “Bota kuartela eta erein porrua!” oihukatzen zuten bitartean.