BILBOKO METROAK BETE DITUEN URTEAK
Txokolatezko piruletak banatuta ospatu zuen Bilboko Metroak hogeigarren urteurrena asteazkenean. Eneko Arruabarrena zuzendariaren esanetan, kalitate handiko zerbitzua ematea lortu du urteotan, eta “mundu mailako aitortza” lortu du horregatik. Martxan jarri zenetik, 1.352.756.501 bidaiarik erabili dute metroa. Erabilera handituz joan da urtetik urtera, eta, iaz, 87.000.000 aldiz erabili zen.