Zugaztietarekiko konpromisoa eskatu du PSE-EEk

TRAPAGARAN. Trapagarango PSE-EEk "konpromisoa eta inplikazioa" eskatu dizkio udal gobernuari Zugaztietaren etorkizuna bermatzeko. Pilar Souto zinegotziak salatu du EAJk "entzungor" egiten duela, bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko neurriak eskatu arren.