Kasazio helegitea, hiri antolamendurako plana baliogabetzen zuen epaiaren aurka

BERMEO. Bermeoko udalak kasazio helegite bat aurkeztuko du Hiri Antolamendurako Plan Orokorra baliogabetzen zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka. San Migel auzoko lurzoru bat eraikitzeko lurra dela dio epaiak; planak, berriz, hiri lurra dela dio. Plan hori aurreko agintaldian onartu zuten, behin-behinean.