Aste Nagusian ekhi dirua erabili ahal izango da

BILBO. Aste Nagusian ekhi diruarekin ordaintzeko aukera emango dute Bilboko konpartsek. Txosnetan eta konpartsek antolatutako jarduera gehienetan onartuko dute, “bertoko merkataritza eta ekoizleak bultzatzen dituelako”.